Zarauzko Koordinadora Feministak azaroaren 25a antolatzeko bilera deitu du ostiralerako

Dorleta Agiriano Lai 2020ko azaroaren 4a

Iazko martxoaren 8ko irudi bat.

Putzuzulon izango da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna prestatzeko bilera, 18:30ean.

Gero eta gutxiago falta da azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna. Zarauzko Koordinadora Feministak eguna prestatzeari ekingo dio aurki, eta horretarako hitzordua jarri du jada: ostiral honetan, azaroak 6, egingo dute lehenengo bilera, eta bertaratzera dei egin dute. 18:30ean izango da Putzuzulo gaztetxean, eta koordinadorako kideek jakinarazi dutenez, "beharrezkoak diren segurtasun neurriak beteko dira".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide