131 lagunek hartu dute parte Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketako bigarren astean, eta horietatik 20k ondo erantzun dituzten galdera guztiak. (Behean galdera eta erantzun zuzen guztiak).
Zozketak eginda, honakoak dira lehiaketako bigarren asteko saridunak:
- Unai Agirre
- Joseba Aizpurua
- Martxel Aizpurua
- Eneko Chico
- Elene Indo
- Paulo Zabalo
- Eli Zubeldia
- Aitziber Arrillaga (sari berezia)
Zarauzko Euskaraldiko arduradunak laster jarriko dira irabazleekin harremanetan, sariak banatzeko.
Bigarren asteko galdera-erantzun zuzenak
1. Kondairaren arabera, Narros Jauregiko Gela Urdinean noiz entzuten dira oihu eta intziriak?
- Ekaitza eta enbata dagoen egunetan
- Abuztuaren 23ko gauean, San Bartolome egunez
- Olatu handiak Narros Jauregiraino iristen direnean
2. Zer esan nahi du antoxin hitzak?
- Ura hartzeko eta edateko erabiltzen den metalezko edota metal
esmaltatuzko ontzi heldulekuduna - Toxina asko dituen edo pozoitsua den elikagaia
- Osinarekin edo asunarekin ibiltzeko janzten diren eskularru bereziak
3. 2016ko estatistiken arabera, Zarautzen, euskara ulertzen dutenak zenbat dira?
- % 50
- % 70
- % 85
4. 2016ko kale neurketaren arabera, Zarautzen behatutako elkarrizketetatik zenbat izan ziren euskaraz?
- % 50
- % 70
- % 85
5. 2006ko Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusian, zein bukaera eman zion Andoni Egañak azken agurreko bertsoari?
- txapelketetan aritzetik / plazaz plaza gozatzera
- zuen txaloak entzutetik / zuei txalo egitera
- behien aulkiak aipatzetik / behian aulkiak jartzera
6. Zenbat aldiz hartu du parte Olinpiar Jokoetan, Ainhoa Murua triatleta zarauztarrak?
- Lau aldiz
- Bi aldiz
- Behin
7. Zein berrikuntza dakar aurtengo Euskaraldiak?
- Mintzalagun
- Bihotzgoxo
- Arigunea