Errepidea itxi dute Getaria eta Zumaia artean

Iñigo Gaiton 2020ko urriaren 29a

Artxiboko irudia: Lorentxo Portularrume

Iragarri bezala, Epsilon hurakanak sortutako itsasaldiak gogor jo du kostaldea, eta azken orduetan, olatuak handiak ari dira izaten. 

Ertzaintzak adierazi duenez, duela minutu batzuk N-6634 errepidea itxi dute Getaria eta Zumaia artean, itsasaldiak eragindako arriskuagatik. Olatua handiak gogor ari dira kostaldea kolpatzen azken orduetan, eta gerta daitezkeen istripuak ekiditeko helburuarekin, ibilgailuen joan-etorriak galaraztea erabaki dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide