Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldia aurten, eta aste gutxiren faltan, Euskaltzaleen Topaguneak proposamen zehatza plazaratu die herritarrei nahiz entitateei: banderatxoak jartzea leiho eta balkoietan, nola etxeetan, nahiz eraikin publiko, enpresa, elkarte eta bestelako tokietan. Zertarako? Bada, "ikusgarriago egiteko Euskaraldia eta, bide batez, euskaltzaleen mugimendua baliabidez indartzeko".
Bost euroan eros daitezke banderatxoak, eta "ekarpen hori izango da eusteko krisiaren eraginez arriskuan dauden euskararen aldeko egitasmoei, baita baliabideak eskuratzeko ere euskararentzat estrategikoak diren bestelako ekimenetarako".
Banderatxoak eskuratzeko hainbat bide eta modu daude, eskatzen den kopuruaren arabera:
- Hamar banderatxo edo gehiago eskatzeko: telefonoz (699 42 34 91) edo korreo elektronikoz egin daiteke eskaera, sonia@topagunea.eus helbidera idatzita.
- Banaka erosteko edo lote txikiagoetan: Euskaraldiaren online dendan edo Eroski saltokietan eskura daitezke.