Euskaraldiaren atarian, asteroko lehiaketa abiatu dute elkarlanean Zarauzko Euskaraldiak eta ZARAUZKO HITZAk. Webgune honetan, online hartu behar da parte, eta astero zazpi galdera erantzun beharko dira herriko historiaz, kulturaz, euskaraz, bitxikeriez... Aurreneko astean 106 herritarrek hartu dute parte, eta horietatik hamalauk asmatu dituzte galdera guztiak. Astero zortzi sari banatuko dira, zazpi galdera guztiak erantzuten dituztenen artean zozketa eginda, eta zortzigarrena, berriz, parte hartzaile guztian artean zozketa eginda.
Hauek izan dira aurreneko asteko galderak eta erantzun zuzenak:
1. Zer esan nahi du zatar hitzak?
- 1. Itsusia
- 2. Oihal zatia, trapua
- 3. Aurreko bi esanahiak zuzenak dira
2. Nola izena zuen 2001ean sortu eta 2010ean desagertu zen herri aldizkariak?
- 1. Vladimir
- 2. Txaparro
- 3. Zesatenk
3. 2016ko kale neurketaren arabera, non egiten da euskararik gehien Zarautzen?
- 1. Alde Zaharrean
- 2. San Pelaion
- 3. Azken Portun
4. Zein urtetan sortu zen Emakumenzkoen Pala Txapelketa Zarautzen?
- 1: 2000
- 2: 2008
- 3: 1997
5. Zenbat zarauztarrek hartu zuten parte 2018ko Euskaraldia: 11 egun euskaraz izeneko ariketa sozialean?
- 1: 4.000 herritarrek baino gutxiagok
- 2: 4.000 eta 5.000 bitartean
- 3: 5.000 herritarrek baino gehiagok
6. Zein herritan jaio zen Iñaki Eizmendi Manterola, Basarri, bertsolaria?
- 1. Zarautzen
- 2. Aian
- 3. Errezilen
7. XX. mende hasieran, zein funtzio zuen Mollarrik?
- 1.Kargalekua: meategietan ateratako burdina itsasoratzeko
- 2. Museoa: turistak erakartzeko
- 3. Portua: itsasontziek babes hartzeko eta ontziak lotzeko
Asmatzaileen artean zozketa egin, eta hauek dira Hartu Hitza Euskaraldian lehiaketako aurreneko asteko saridunak: Irati Indo, Bentura Etxabe, Maitane Zabalza, Ur Iruretagoiena, Oier Mutiozabal, Lourdes Iruretagoiena eta Iñigo Madina. Euskaraldiko amantala+elastikoa jasoko dute horiek guztiek.
Parte hartzaile guztien artean zozketa egin da, eta sari berezia Xabier Centenorentzat izango da. Euskaraldiko amantala + elastikoa + lanpasa + HITZAko harpidetza eskuratuko ditu horrek. Antolatzaileak laster jarriko dira harremanetan guztiekin, sariak emateko.
Hemen ikus daiteke parte hartzaileen zerrenda, eta bakoitzak asmatutako erantzun kopurua. Hitzaren lehiaketa sistema honek automatikoki irabazle bat izendatzen du, baina hamalauk asmatu dituzte erantzun guztiak, eta horien artean egin da zozketa.
Bigarren asteko lehiaketa
Martxan da bigarren asteko lehiaketa ere, zazpi galdera berrirekin. Animatu eta hartu parte. Beste horrenbeste sari banatuko dituzte aste honetan Zarauzko Euskaraldiak eta ZARAUZKO HITZAk.