Otsailean izan zen Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileen "biziak aurretik eraman zituen" luizia, Zaldibarko hondakindegian. Arraio Irratiak azaldu duenez, Ahoztar Zelaietak ikertu egin du "gertatutakoaren eta zabortegiaren negozioaren eta haren atzean dagoena", eta liburu bat argitaratu berri du Txalaparta argitaletxearekin: Zaldibar, zona cero.
Lan berria aurkeztuko du hainbat herritan, tartean, Zarautzen. Arraio Irratiak antolatuta, hurrengo astelehenean, urriak 26, Putzuzulon izango da liburuaren aurkezpena, 19:00etan hasita.