"Kirola eta ongizatea uztartzen dituen kontzeptu berritzailea" da salting, proiektua martxan jarri duten kideek azaldu dutenez. Ohe elastikoz osatutako guneak dira salting zentroak, eta Iruñean (Nafarroa) kokatuta dago horietako bat.
Zarauzko Haize Orratz gaztelekuak irteera bat antolatu du Salting Iruña zentrora, igande honetarako. Karmelitetako autobus geltokian elkartu ostean, parte hartzaileek 13:00etan hartuko dute Iruñerako bidea, eta 18:00ak aldera izango dira bueltan.
Izen-ematea zabalik dago jada, eta Gazte Informazio Bulegoan edo gaztelekuan egin daiteke inskripzioa, 7 euroan. Mugatuak izango dira plazak: 25 pertsona joan ahal izango dira, gehienez.