Bularreko minbiziaren aurkako keinua, beste urte batez

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 19a

(Andrea Zipitria)

Bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna da gaur. Aurten ere udaletxeko plazan elkartu dira AECC minbiziaren aurkako elkarteko kideak eta Zarauzko udal taldeetako ordezkariak, arrosa koloreko zapi eta xingolak jantzita.

"Urtero bezala, plaza honetan bildu gara, bularreko minbiziaren aurrean inor ez dela bakarrik egongo esateko", adierazi du Begoña Crespo AECCko kideak. Gogorarazi du elkarteak hainbat baliabide eskaintzen dituela dohainik, tartean, gizarte laguntzaileen edo psikologoen laguntza. "Helburua da jendea zaintzea eta ondo sentitzen laguntzea", azaldu du.

"Bularreko minbizia sendatzen da: ehuneko handi batek lortzen du gaixotasuna gainditzea", dio Crespok.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide