Pasa den asteburuan marea biziak izan dira gurean. Horren ondorioz, itsasgoran antxoa eta berdel ugari ikusi ahal izan dira itsasertzean, besteak beste, Zarautzen, Orion edota Donostian. Milaka eta milaka izan dira hondartzetan agertu diren arrainak, eta izan da horren harira hondarretara bertaratu den herritarrik ere, arrantzan egitera.
Marea biziekin urtero gertatzen den fenomenoa da: antxoak itsasertzeraino mugitzen ditu itsasgorak, baita haien atzetik joan ohi diren berdelak ere.