'Ane' filma emango dute Modelon asteburuan

Zarauzko hitza 2020ko urriaren 19a

Larunbatean hasi eta astelehenera bitartean, Ane filma ikusteko aukera izango da Modelo aretoan.

David Perez Sañudok zuzendutako lana da Ane, eta Patricia Lopez, Mikel Losada edota Jone Laspiur aktoreak ditu protagonista. 2009an kokatutako istorio bat jasotzen du ikus-entzunezkoak: etxetik alde egin duen emakume gazte baten desagertzea da istorioaren abiapuntua, eta hura topatzeko gurasoek hasitako bilaketa, aldiz, filma harilkatzeko ardatza.

Urriak 24, larunbata

19:30. Ane

22:30. Ane

Urriak 25, igandea

19:30. Ane

22:00. Ane

Urriak 26, astelehena

17:00. Ane

20:30. Ane

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide