Urriaren 19a izendatua dute Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguntzat, eta HITZAk minbizi mota hori duen emakume zarauztar bat elkarrizketatu du. Egun hauetan kanpoan denez, telefonoz egin behar izan da elkarrizketa, baina ez du ezkutatu nahi, eta izen-abizenekin eta argazkiarekin atera nahi du Miren Uria zarauztarrak. "Inoiz ez dut ezkutatu ezer, eta hitz egiteko eskatzen badidate, eta nire testigantzak emakumeren bati laguntzeko balio badu, gustura egiten dut", esan du.
Bihar webgune honetan irakurri ahalko da elkarrizketa hori.
Gipuzkoan badago bularreko minbizia duten emakumeak babesteko elkartea, Katxalin, eta beharra duen edonork idatzi edo deitu dezake bertara (katxalin@katxalin.org eta 943-24 56 08).
Bestalde, bihar eguerdian Zarauzko Udala eta AECC minbiziaren kontrako elkartea agerraldia egitekoak dira udaletxe aurrean. Horren berri ere emango du HITZAk.