Euskaraldia 2020

Zer eskatzen zaie zehazki Belarriprest eta Ahobizi rolak hartzen dituzten herritarrei?

Onintza Lete 2020ko urr. 17a, 10:00

Aurreko Euskaraldian bezala, oraingoan ere herritarrek Ahobizi edo Belarriprest txapa soinean jartzeko aukera edukiko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra, euskararekin bakoitzak duen eguneroko harremana sakontzeko helburuarekin. Hemen daude, puntuz puntu, rol bakoitzari dagozkion ezaugarriak.

Hilabete eskas falta da Euskaraldia iristeko, eta zabalik dago izen-ematea herritarrentzat, euskararekin duten loturaren arabera Belarriprest edo Ahobizi rola aukeratu, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra txapa soinean jarrita, euskararekiko norberaren harremana sendotzeko modu kontzientean.

Rol bakoitzaren atzean dauden ezaugarriak puntuz puntu zehaztu dituzte egitasmoko arduradunek, eta kartel koloretsuak sortu dituzte azalpenak emateko. Aukeratu zurea, eta oraindik izenik ez baduzu eman, sartu Euskaraldia.eus atarian. Doakoa da, eta oso erraza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide