Nafarroa kaleko errepidea itxiko dute asteartean, Espainiako Itzulia dela eta

Amaia Urbieta Arruti 2020ko urriaren 16a

13:45etik txirrindulariak igaro arte moztuko dute Nafarroa kaleko zirkulazioa datorren asteartean.

Espainiako Itzulia txirrindularitza proba hasiko da datorren asteartean, urriaren 20an, eta Zarauztik igaroko da Irunen hasi eta Eibarren amaituko den lehen etapa. Nafarroa kaletik gurutzatuko dute herria txirrindulariek 14:30 inguruan, beraz, "lasterketako parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin", Mugikortasun Sailak jakinarazi du kale horretako trafikoa moztuko dutela txirrindulariak igaro baino 45 minutu lehenago, 13:45ean. 

Txirrindulariak pasatu ondoren zabalduko berriz errepidea. Hortaz, herritarrei ordu tarte horretan Nafarroa kalea ekidin eta herritik mugitzeko beste alternatibaren bat erabiltzea eskatu die udalak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide