Zaintza eta etxeko lanak izango ditu aztergai Isabel Lopezek

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 15a

Soldatapean egiten diren zaintza eta etxeko lanen sektorean indarrean behar luketen lan baldintzak azalduko ditu Isabel Lopez abokatuak.

Hurrengo ostegunean, urriak 22, Zarautzen (Kale Nagusia, 29) hitzaldia emango du Isabel Lopez abokatuak. Soldatapean egiten diren zaintza eta etxeko lanak izango ditu hizpide, hain zuzen, sektorean indarrean behar luketen lan-baldintzak esplikatuko ditu. Besteak beste, soldataren, oporren eta aparteko ordainsarien inguruko azalpenak emango ditu.

"Etxeko enplegua gizartean gutxien ezagutzen den lan sektoreetako bat da eta, askotan, lan harremanak akordio informaletan oinarritzen dira", dio udalak. Hala, "zalantza horiek argitzeko" antolatu du saioa.

18:00etan hasiko da hitzaldia, Etxezabalan (Kale Nagusia, 29). Bertaratuko direnek izena eman beharko dute aldez aurretik, Gizarte Zerbitzuetan (943 005 127).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide