Amenabarren hurrengo partidua ikustera joateko izen-ematea ireki dute bazkideentzat

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 13a

(Luis Epelde)

Larunbatean Aritzbatalden jokatuko du Amenabar eskubaloi taldeak, jendaurrean. Bazkideek baino ezingo dute harmailetatik ikusi, baina izena eman beharko dute aurretik.

Amenabar Zarautzek datorren larunbatean neurtuko ditu indarrak Trops Malaga taldearekin. 19:30ean hasiko da norgehiagoka Aritzbatalde kiroldegian, eta oraingoan, ikusleekin izango da. Eskubaloi elkarteak jakinarazi duenez, bazkideek baino ezingo dute ikusle gisa bertaratu.

Partida harmailetatik ikusi nahi duten bazkideek, baina, izena eman beharko dute aurretik, mugatua izango baita aforoa. Izen-ematea ireki dute jada, eta ostegunean itxiko dute, 18:00etan. Izena eman nahi dutenek, ondoko galdetegia bete beharko dute: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScFSW1brSHAKbbDkwCEWuMywFgS5UgMf-s0oQ1_qUaGzLaJUA/viewform

Larunbatean 10:00ak baino lehen jakinaraziko dute nor bertaratu ahal izango den Aritzbataldera partida ikustera. Informazio gehiago behar dutenak posta elektronikoz (zkeskubaloia.partidak@gmail.com) jar daitezke harremanetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide