Gorka Aranberri ez da Orio AEko patroia izango datorren denboraldian

Iñigo Gaiton 2020ko urriaren 10a

Orio Arraunketa Elkarteak hitz onak izan ditu zarauztarrarentzat, albistearen berri emateko sare sozialetan argitaratutako oharrean.

Gorka Aranberri zarauztarra ez da Orioko traineruko patroia aurrerantzean. Hala adierazi zuen atzo Orio Arraunketa Elkarteak, mezu hau argitara emanez: "Eskerrik asko Gorka Aranberri, lau urteotan emandako guztiagatik. Zure erabakia profesionaltasunez, kiroltasunez eta errespetuz ulertzen dugu. Emozio, garaipen eta festa handiak bizi izan ditugu Orio AEn, elkarrekin. Zorte on eta uretan ikusiko dugu elkar!".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide