Hilabeteko bigarren larunbatetan izan ohi da hileko azoka Klabelinsoro kalean. Oraingoan, datorren larunbatean, urriak 10, egingo dute. 15:00etatik 20:00etara bitartean izango dira irekita azokako postuak, eta beti bezala, arropa, osagarriak eta bestelakoak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek.