Pilotari zarauztarrak Euskal Pilota Egokituko Txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2020ko urriaren 6a

Euskal pilota egokituko sari nagusiko kanporaketak jokatu ziren igandean Bidania-Goiatzen. Finalera sailkatzerik lortu ez bazuten ere, Zarautz Kirol Elkartean jokatzen aritzen diren hainbat pilotarik hartu zuten parte txapelketan. 

Bederatzi partidaren ostean, Iñaki Divasson-Xabier Arizkorreta eta Leire Esnal-Eneko Sagarmendi izango dira hurrengo igandean ETBko kamerak zuzenan direla, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan torneoko finala jokatuko duten bi bikoteak. 

Argazkiak: Laboral Kutxa Emakume Master Cup

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide