Ludotxo ludotekako ateak zabaldu zituzten atzo, astelehena. 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da ludoteka, eta adinaren arabera antolatu dute ordutegia ikasturte honetan ere. Hala, bi multzo bereiziko dituzte: ordutegi bat izango dute 4-8 urte arteko haurrek, eta beste bat 9-11 urte artekoek.
Ondorengoa izango da aurtengo ordutegia:
- 4-8 urte: astelehenetik ostiralera, 16:45etik 19:30era
- 9-11 urte: larunbatetik igandera, 17:00etik 20:00etara
Gurasoek edo tutoreek sinatutako baimena izan beharko dute ludotekara bertaratzen diren haur guztiek. Hain zuzen, pandemiari lotutako neurrien ingurukoa da baimena.
Agiria betetzeko, egin klik hemen