Zarauzko Udalak jakinarazi du oraindik plazak libre daudela gizonei zuzendutako mindfulness ikastaroan parte hartzeko. Urriaren 15etik abenduraren 17ra bitarte, ostegunero izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan. Juan Pedro Fernandez Otsa psikologoaren eskutik, berdintasunaren inguruan sentsibilizatzea eta norberaren emozioak lantzeko tresnak eskaintzea du helburu ikastaroak.
Izena emateko, Parekidetasun departamentura jo beharko da –emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzi edo 943-00 51 17 telefonora deituta–. Gazteleraz izango dira saioak eta 15 euroren prezioa izango du izen emateak.