Frontoian

Andoni Egaña / Berria.eus 2020ko urriaren 4a

Andoni Egañak iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian duen Hitz Etzanak zutaberako.

Aspaldi gertatu zen eta urruti. 1988 aldera eta Estatu Batuetan. Iritsi ziren honaino ere berriak, greba egin zuten pilotari haiek euskaldunak baitziren. Ospatu genuen beraien adorea; sentitu beraien amorrazioa; min eman zigun beraien ezinak... Baina aspaldi izan zen. Eta urruti.

Frontoia espazio kuttuna dut. Bertsolari zaharren argazki askotan ikusiko duzu atzealdean ezkerpareta, frontoiak zuri zirelarik pilota-maluta beltzez ñabartuak. Ezkerparetan haziak gara gu ere. Ezkerpareta: arazo baina aldi berean erreferentzia. Pilota jokotik abiatuta aspaldi idatzi zuen Jon Sarasuak bizitzarako balia daitekeen metafora hura: ezkerra tentua; eskuina tantua.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide