Ostiral goizaldean, 03:00ak inguruan, Alde Zaharreko kafetegi bateko alarma aktibatu zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Patruila bat bertaratu zen ingurura, eta ohartu ziren establezimenduko beira hautsita zegoela eta barrualdea nahastuta.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, kafetegi barruan ez zuten inor aurkitu agenteek, baina Udaltzaingoak lapurretarekin zerikusia izan zezakeen gizon bat atzeman zuen kalean. Antza denez, pertsona horrek beira hausterakoan egin zuen zauria zuen eskuan, ez zuen dokumentaziorik gainean eta ezin izan zuen azaldu zergatik aurkitzen zen inguru horretan. Horregatik, gizona atxilotu egin zuten ertzainek, indarkeria erabiliz lapurreta egitea egotzita. Beharrezko izapideak egin ondoren, epailearen esku utzi zuten.