Egoera hobetu bitartean, Meagako errepidea edo AP8 autobidea erabiliko da bi herri hauen artean.
N-634 errepidea itxi egin dute Zumaia eta Zarautz artean, Alex izeneko ekaitzarengatik itsasbazterrean dagoen arrisku maila handia delako. Muturreko baldintza meteorologikoak hobetu eta segurtasunezko egoera berreskuratu artean itxita mantenduko dela azaldu dute Trafiko zuzendaritzatik.
Egoera hobetu bitartean, Meagako errepidea edo AP8 autobidea erabiliko da bi herri hauen artean.