Herritar talde bat Musika Plazan bildu da gaur eguerdian, Izan bidea ekimenarekin bat egiteko. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek gaurko, baina eguraldi kaskarra iragarrita zegoenez, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzera erabaki zuen. Mendi irteera egin ez badute ere, elkarretaratzea egin dute herritarrek "bada garaia preso eta iheslariak etxera" aldarrikatzeko eta urriaren 24an Donostian egingo de manifestazioan parte hartzeko deia luzatzeko.