Gora egin dute positiboek Hego Euskal Herriko lurralde guztietan

Olaia Juaristi 2020ko urriaren 3a

Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien, 213. Gipuzkoan, berriz, herenegun baino hiru kasu gehiago zenbatu ditu Osakidetzak.

Osakidetzak adierazi duenez, gora egin du COVID-19 positiboen kopuruak Hego Euskal Herrian: 442 kasu positibo detektatu zituzten atzo, eta 418 herenegun. Egindako PCR proben kopuruan ere bada alderik, ordea: 8.579 proba gauzatu zituen Osakidetzak atzo, eta 7.946 herenegun. Hego Euskal Herriko lurralde guztietan egin dute gora positiboek: Bizkaia izan da kasu gehien hauteman dituztena, 213 positibo zenbatu zituzten bertan, herenegun baino 27 gehiago; Gipuzkoan, berriz, 145 kasu berri daude, herenegun baino hiru gehiago, eta Araban 82, herenegun baino hamabi gehiago.

Ospitaleen egoerari dagokionez berriz, 39 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 56 dira ZIUn dauden gaixoak.

Datu horien berri eman du gaur Osakidetzak, eta astelehenean emango dituzte herriz herriko datuak eta RO indizea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide