Haize Orratz gaztelekuko ateak ireki dituzte berriz

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 3a

(Zarauzko Udala)

Ostegunean zabaldu zuten berriro Haize Orratz gaztelekua, baina aldaketak izan dira ordutegian.

Aurreko ostegunean, urriak 1, Zarauzko Haize Orratz gaztelekuko ateak ireki zituzten berriz. Dena den, "egungo egoera dela eta" hainbat aldaketa izango direla jakinarazi du Gazteria Sailak. Hain zuzen, ordutegiak aldatu dituzte aurten.

12 urtetik 14 urtera arteko gazteek bi orduz bertaratu ahalko dute gaztelekura asteartetik ostiralera, 16:30etik 18:30era. Larunbatetan eta igandeetan, aldiz, 17:00etatik 18:30era joan ahal izango dira. 15 urtetik 18 urtera arteko gazteen kasuan, 19:00etatik 20:20era egon ahal izango dira Haize Orratzen, asteartetik igandera.

Gaztelekua egunero itxiko dute 18:30etik 19:00etara bitartean, espazioa garbitzeko eta desinfektatzeko.

Gazteria Sailak gogorarazi du 12 urtetik 18 urtera arteko gazteei zuzendutako gunea dela gaztelekua, eta ikasturte honetan bertaratzeko asmoa dutenek, gurasoek edo tutoreek sinatutako baimena beharko dutela. Hain zuzen, pandemiari lotutako neurrien ingurukoa da baimena.

Agiria betetzeko, egin klik hemen

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide