Agortu egin dira 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanerako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 2a

(Kultura Saila)

Gaur eskainiko dute 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlana Modelo aretoan, 20:00etan. Sarrerak online bidez eskuratzeko aukera izan da egunotan, eta Kultura Sailak gaur jakinarazi duenez, agortu egin dira sarrera guztiak. Hortaz, gero ez da txartelik egongo eskuragai leihatilan.

Gaurkoa izango da udazkenerako prestatu duten kultura egitarauko aurreneko emanaldia. Hurrengo ostegunean, urriak 8, Natsume Sosekiren Kokoro liburuaren inguruko solasaldia egingo dute Sanz Enean. Urriaren 16an, aldiz, kontzertuak izango dira Modelon, 20:00etan hasita: Tenpura, Jexuxmai Lopetegi eta Noizbehinka banda arituko dira.

Sarrerak online lortu daitezke tickets.kutxabank.es  plataforman.

Ikusi udazkeneko kultura egitaraua osorik, hemen

Erlazionatuak

Udazken koloreak oholtza eta koadroetan

Dorleta Agiriano Lai 2020 ira 30 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide