Hiribusa ez da Lanpardo kalean geratuko datozen bi asteetan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 2a

(Zarauzko Udala)

Bidea moztuko dute Lanpardo kalean hilaren 5ean, hainbat lan egiteko. Obrak egin bitartean, beraz, ez da erabilgarri egongo kale horretako hiribus geralekua.

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, bide mozketa bat egingo dute Lanpardo kalean datorren astelehenean, urriak 5. "Untzaindik Salberdinera lurperatuta eraman behar den argindar sare berria" instalatuko dute, eta horregatik egongo da moztuta bidea. Udalak aurreikusi du bi astetan amaituko dituztela lanak.

Obrek irauten duten bitartean, baina, hiribusa ez da Lanpardon geratuko, eta ez da erabilgarri egongo geltoki hori. Hortaz, 1 linea erabiltzen dutenek, anbulategiko edo Azken Portuko geralekuetara jo beharko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide