Izan Gaitezen Bidea lelopean, Euskal Herriko 650 tontorretara igotzeko asmoa zegoen bihar nazio mailako ekimenaren barruan. Eguraldi makurra dago iragarrita, ordea, eta horregatik, antolatzaileek erabaki zuten bertan behera uztea hitzordua.
Zarauztarrek Pagoetara igotzeko asmoa zuten, eta horri alternatiba aurkitu diote: bihar 12:00etan, Musika Plazan egingo dute tontorrean egitekoak ziren ekitaldia. Talde argazkia ere aterako dute.
Herritarrak deitu dituzte bihar etxetik atera eta plazara gerturatzera, ahal duenak Izan Bidea banderak eta kamisetak hartuta.