Eguraldia tarteko, Sarek bertan behera utzi du #650Tontor egitasmoa

Zarauzko hitza 2020ko urriaren 1a

(Zarauzko Sare)

Atzeratu egin dute data, eta 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dituzte euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko antolatutako mendi irteerak. Dena den, larunbatean elkarretaratzeak deitu ditu Sarek herriz herri. Pagoetara igotzekoak ziren Zarauztik.

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek larunbaterako. Eguraldi kaskarra iragarri dutela eta, baina, bertan behera utzi dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan egitekoak ziren mendi irteerak. Dena den, atzeratu egin dute data; hain zuzen ere, 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dute, Sarek azaldu duenez.

Mendi irteerak egingo ez badituzte ere, larunbatean herrietan elkarretaratzeak deitu ditu Sarek. Herriz herri egingo dituzte kontzentrazioak 12:00etatik 13:00etara bitartean –herri bakoitzak zehaztuko du ordua–.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide