Bi pertsona zauritu dira Getaria eta Zumaia lotzen dituen kostako errepidean gertatutako istripuan

Zarauzko hitza 2020ko urriaren 1a

Dirudienez, auto bat errepidetik atera da eta korrika zihoazen bi pertsona harrapatu ditu. Zarauzko bizilaguna da zaurituetako bat.

Istripua gertatu da Zumaia eta Getaria kostatik lotzen dituen N-634 errepidean, 9:30ak aldera. Ertzaintzak ZARAUZKO HITZAri baieztatu dionez, ibilgailu bat errepidetik atera da, eta korrika zihoazen bi pertsona harrapatu ditu. Horietako bat larri dago, Ertzaintzaren arabera.

ZARAUZKO HITZAk jakin duenez, Zarauzko bizilaguna da zaurituetako bat.

Errepidea ez dute guztiz itxi, eta txandakako zirkulazioa ezarri dute zauritutakoak artatu eta errepidea garbitu bitartean. Informazioa jaso ahala emango du ZARAUZKO HITZAk gertatutakoaren berri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide