Eskualdeko 150 lagun manifestatu dira gaur Zumaian pentsio duinen alde

Juan Luis Romatet 2020ko irailaren 28a

Pentsio duinen aldeko manifestazioa egin dute gaur eguerdian. Urola Kosta osoko pentsiodun eta jubilatuak elkartu dira Zumaian, zarauztarrak barne.

150 lagun inguru bildu da gaur Zumaian pentsio duinen alde. Zaharren egoitzetan ematen ari diren arazoak konpontzea eta dependentziari lotuta dauden zaintza lanei irtenbidea ematea ere aldarrikatu dute gaurkoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide