Lurra saria irabazi du Telmo Esnalen 'Urtzen' filmak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko irailaren 26a

Pablo Azkue eta Telmo Esnal Zinemaldian. (Zinemaldia)

Seigarren urtez eman zuen atzo Greenpeace elkarteak Lurra saria. Epaimahaiaren aburuz "ingurumenaren babesa eta bakea" hobekien helarazten dituen Zinemaldiko filmari ematen diote.

Greenpeace elkarteak Lurra saria ematen dio "ingurumenaren babesa eta bakea" hobekien isladatzen dituen Zinemaldiko filmari eta aurten, Telmo Esnal zarauztarraren Urtzen filma izan da hautatua, jaialdira aurkeztu diren film guztien artetik. Hedabide honi emandako elkarrizketan Esnalek azaldu zuenez, filmak lotura zuzena dauka itsasoarekin eta gizakiak harekin duen harremanarekin. Pablo Azkue zarauztarrak sortutako Ur ipuinean du oinarria filmak, eta Azkueren arabera, "bihotzarekin eta sentimenduekin" lotutako filma da.  

Bideo honetan filmari buruzko azalpenak ematen dituzte bi zarauztarrek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide