Lezo Urreztieta izango da hurrengo Gela saioko protagonista

Dorleta Agiriano Lai 2020ko irailaren 24a

(Naiz)

Aste honetan hasiko dute ziklo berri bat Gela programan. Bihar izango da lehenengo saioa, 18:00etan.

Aurrera doaz Gela saioak Photomuseumen, eta bihar, ziklo berri bati helduko diote. Euskal Herriko hainbat pertsona ospetsu izango dituzte aztergai, eta antolatzaileen arabera, profil desberdineko protagonistak hautatu dituzte, idazle nahiz artistak tartean.

Bihar, hilak 25, Lezo Urreztietaren inguruan arituko dira, "bere bizitza" izanik abiapuntua: "10 urterekin
kontrabandista, politikan murgildua, ehunka errepublikano eta juduen salbatzailea eta Francoren
aurkako atentatuen sustatzailea".

18:00etan hasiko da saioa, eta ohi bezala, doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide