Energia Argitu programaren barruan, kontsumo elektrikoaren inguruko tailerra prestatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Sailak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean. Saio bateko tailerra izango da, hain zuzen, irailaren 30ean. Zarauzko KZ Gunean egingo dute saio hori, 18:30ean hasita.
Antolatzaileen esanetan, "kontsumo elektrikoei buruzko ezagutza handitzera dago bideratuta tailerra", parte hartzen dutenek "datuak ezagutzeko eskubidea praktikan jar dezaten, eta informazio horretatik abiatuta, kontsumo elektrikoa murrizteko behar diren erabakiak har ditzaten". Orokorrean, energiarekin lotutako "beharrezko ezagutzak eta tresnak ematea" da Energia Argitu programaren helburua, "energia eraginkortasuna hobetzea, elektrizitate-kontsumoa murriztea eta mugikortasuna birpentsatzea" ahalbidetzeko.
Zarautzen egingo duten tailerrean parte hartu nahi dutenek irailaren 28a baino lehen eman beharko dute izena. Posta elektronikoz (argitu@gipuzkoa.eus) edo telefonoz (943 11 29 48) egin dezakete inskripzioa.