AECC minbiziaren aurkako elkarteak ekimen berria jarri du martxan: aurrerantzean, ibilaldi osasuntsuak egingo ditu asteazkenero. "Herritar guztiei zuzendutako ariketa" izango da honakoa, eta ordu eta erdiz arituko dira astero.
10:00etan hasiko dira ibilaldiak elkartearen Zarauzko egoitzatik, eta 11:30ean bukatuko dira, gutxi gorabehera.