Mendi Film jaialdiko filmak, Modelon ikusgai

Amaia Urbieta Arruti 2020ko irailaren 22a

'Cholitas' filma eskainiko dute beste hainbaten artean.

Denera hiru film labur eta bi luze eskainiko dituzte.

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, 2019an Bilboko Mendi Film jaialdi ezagunean eskainitako hainbat film izango dira ikusgai urriko lehen bi ostegunetan Modelo aretoan. Mendia izango dute ardatz ikus-entzunezko guztiek; denera, hiru film labur eta bi luze eskainiko dituzte. Saio guztiak Modelon izango dira, eta sarrerak bost euroan egongo dira salgai.

Hemen ikusgai egongo diren filmen ordutegiak:

Urriak 1, osteguna, 20:00etan.

  • Elur goritan film laburra (14', euskaraz)
  • Cholitas film luzea (80', gazteleraz, euskaraz azpititulatuta)

Urriak 8, osteguna, 20:00etan.

  • Harria herria film laburra (7', euskaraz)
  • Nebula film laburra (13', ingelesez, euskaraz azpititulatuta)
  • Manaslu film luzea (100' alemanieraz, euskaraz azpititulatuta)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide