Hodi bat apurtu eta gas-isuria izan da golf-zelaian

Dorleta Agiriano Lai 2020ko irailaren 22a

(SOS deiak)

Golf-zelaiko eraikuntza lanetan izan da isuria, baina egoera kontrolpean dute jada.

Eraikuntza lanetan ari dira Zarauzko golf-zelaian, eta gaur, irailak 22, gas-hodi bat apurtu da 13:10ak aldera. Zuloaren eraginez, gas-isuri bat izan da bertan. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu dira zelaira, eta antza, egoera kontrolpean dute jada.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide