Larrialdi egoerari, tamainako erantzuna lematzat hartuta, "janari bilketa erraldoia" antolatu du Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Moriako kanpalekuetako pertsona errefuxiatuei laguntzeko. Hala, ostiral eta larunbat honetan, irailak 25 eta 26, Euskal Herri osoan zehar batuko dituzte elikagaiak erakundeko kideek.
Zarautzen ere jarriko dituzte biltze puntuak, hain zuzen, Gipuzkoa kaleko 32. zenbakian (Ciclos Eizagirreren ondoko lokalean) eta Iñurritzako jubilatu eta pentsionisten elkartean. 09:00etatik 20:00etara izango da martxan bilketa.
Ondorengo elikagaiak eramateko deia egin die herritarrei Zaporeakek:
- Arroz luzea
- Garbantzuak
- Dilistak
- Babarrunak
- Makarroiak
- Atuna eta sardinak latan
- Oliba olioa
- Espeziak
- Esne hautsa
- Barra energetikoak