Aurrez aurreko sexu aholkularitza zerbitzua izango da gaur

Dorleta Agiriano Lai 2020ko irailaren 22a

17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik sexu aholkularitzarako kontsultategia.

Udako oporren ostean, hilabetearen hasieran jarri zuten martxan udalak eskaintzen duen sexu aholkularitza zerbitzua. Asteartero izaten da zabalik kontsultategia, eta aurrez aurreko zerbitzua izan nahi dutenek, bertaratzeko aukera dute 17:00etatik 21:00etara bitartean. Zuberoa kaleko 22. zenbakian dago kontsultategia.

Bestalde, aurrez aurreko zerbitzuaz gain, posta elektroniko (sexuaholkularitza@gmail.com) edo Skype bidez jaso ditzakete aholkuak, baita telefonoz edo Whatsappez ere (618 626 208).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide