Itsas baldintza nahikoa ez-egonkorrekin egin da asteburuan Euskadiko surf txapelketa. Marea bizien eta haize aldakorraren eraginez, olatuak ez ziren nahi bezain onak izan, eta surflariek lanak izan zituzten surfean ondo aritzeko, bai larunbatean, baita igandean ere.
Ruben Vitoria Euskadiko azpitxapeldun izatea lortuta itzuli zen etxera, finalean Iker Trigueros garailearen, Bitor Garitaonandia hirugarren sailkatuaren eta Kai Odriozola laugarrenaren aurka lehiatu ondoren.