Salbideko festetako abestia entzun nahi?

Zarauzko hitza 2020ko irailaren 15a

Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte Salbideko jaiak aurrenekoz, eta hori aitzakiatzat hartuta, abesti ederra sortu dute. Ostiralean aterako dute argitara bideoklipa, baina aurrerapen bezala, ezagutzera eman dute jada kanta bera.

Letra osorik:

Salbidek egin gaitu, 
Salbide egin dugu. (bis)

Salbidek milaka kolore ditu.
Zuhaitzen arnasak elikatzen gaitu.
Haurren jolas biziz helduak berpiztu.
Etorkizunari bidea marraztu. (bis)

Auzoan urak bere bidea egin du.
Auzotar guztiak elkartu baigaitu.
Txorien kantuak argi esaten du.
Salbide auzoa bihotzean degu. (bis)

Salbidek egin gaitu, 
Salbide egin dugu. (bis)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide