33 bertsolariren lanak jaso ditu aurten Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketak. Antolakuntzak atzo banatu zituen sariak sortzaileen artean Ordizian egindako ekitaldian, eta han izan ziren, besteak beste, Adur Ezenarro Ordiziako Udaleko alkatea eta Lazkao Txiki zenaren ahaide bat.
Aner Peritzek bigarren saria lortu zuen 14-18 urte bitarteko gazteen mailan.
Gaztetxoak (13 urte artekoak): 5 lan guztira
- Unax Aizpurua Ibargarai
- Mara Albistur Gurrutxaga
- Amaiur Sukia Yaben
Oharra: maila honetan gaia denentzat bera izan da: "etxetik ezin atera".
Gazteak (14-18 urte bitartekoak): 7 lan guztira
- Yune Aiestaran Iparragirre
- Aner Peritz Manterola
- Garazi Urdangarin Larred
Helduak (18 urtetik gorakoak): 21 lan guztira
- Manex Mujika Amunarriz
- Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
- Haritz Mujika Lasa