Aurtengoan jai-giroak ez du kaleak hartzerik izan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko irailaren 9a

Euskal Jaiak 2020 5 1599649825225
Euskal Jaiak 2020 1 1599649823606
Euskal Jaiak 2020 2 1599649824093
Euskal Jaiak 2020 3 1599649824497
Euskal Jaiak 2020 4 1599649824897
Euskal Jaiak 2020 6 1599649825543
Euskal Jaiak 2020 7 1599649825848
Euskal Jaiak 2020 8 1599649826181
Euskal Jaiak 2020 9 1599649826497
Euskal Jaiak 2020 10 1599649826827
Euskal Jaiak 2020 11 1599649827179
Euskal Jaiak 2020 12 1599649827674

Zarauztarren oroimenean iltzatuta geratuko den eguna da gaurkoa: festarik gabeko irailaren 9a. Eguerdirako goraino egon ohi diren txokoetan normaltasuna da nagusi aurten, edo akaso, anormaltasuna, gaurkoa egutegian gorriz markatutako eguna izan ohi dela kontuan hartuta. 

Aurten ez da ez joaldunik, ez trikiti edo txistu hotsik, ez orgarik, ez kaleko hamaiketakorik, ez eta dantzarik. Finean, aurten ez da Euskal Jai Egunik. Musika Plaza, Munoa, Barren Plaza, Lege Zaharren Enparantza edota txosnagune bilakatzen duten Arrona Zaharra bihurtu dira irailaren 9 berezi honen erakusle: pertsona edota talde bakanen bat kaletik oinez nahiz mahaien batean eserita, eta lasaitasun osoa, udaltzainen begiradapean.

Beheko infografian ikusgai dago ezberdintasun nabarmena. Iazko Musika Plazako irudia eta gaurkoa aldera daitezke, eta klik eginez zabaldu edo itxi daiteke irudia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide