'Ongi Etorri Udazkena' kanpaina jarriko du martxan Murkilek

Zarauzko hitza 2020ko irailaren 9a

Murkil txartelarekin erosketak egiten dituztenek 40 euroko hobaria irabaz dezakete.

Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak kanpaina berri bat abiatuko du bihar, irailak 10, Ongi Etorri Udazkena izenpean. Hilaren 25era arte iraungo du eta, egun horietan, elkarteko fideltasun txartelaren bidez hobaria lortzeko aukera izango dute herritarrek. Murkil saltokietako datafonoek, ausaz, egin diren hainbat erosketa aukeratuko dituzte, eta 40 euroko hobaria izango dute hautatuek.

Erosleek Murkil txartelarekin ordainketa egitean jakingo dute saria irabazi duten edo ez. Txartela eskuratu nahi dutenek, www.murkil.com web-orrialdera edo Nafarroako Caja Ruralera jo dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide