Ikasturteari ekingo diote Txinpirinek eta Zarautz-Txikik

Dorleta Agiriano Lai 2020ko irailaren 8a

Txinpirinek ostiraletan egingo ditu entseguak, eta Zarautz-Txikik, aldiz, astelehenetan eta asteazkenetan. Abesbatzetan kantatu nahi duten gazteek e-mail bidez eman dezakete izena.

Iraileko azkeneko astean hasiko dituzte entseguak Txinpirin (7-10 urte bitarteko haurrak) eta Zarautz-Txiki (10-18 urte bitarteko gazteak) abesbatzek. Ostiraletan entseatuko dute Txinpirinekoek, 18:00etatik 19:00etara, Villa Mundako bigarren solairuan. Zarautz-Txikik, aldiz, astelehenetan eta asteazkenetan egingo ditu saioak, 19:00etatik 20:00etara, toki berdinean.

Izena eman nahi dutenek, mezu bat bidal dezakete abesbatza.zarautz@gmail.com e-mail helbidera. Parte hartuko duten kideen izen-abizenak, telefono zenbakia eta adina jakinarazi beharko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide