Hilabeteko bigarren larunbatetan egin ohi dute hileko azoka Klabelinsoro kalean. Oraingoan, beraz, datorren larunbatean, irailak 12, izango da. 15:00etatik 20:00etara bitartean izango dira irekita azokako postuak, eta beti bezala, arropa, osagarriak eta bestelakoak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek.