Ostiralean jokatu zen Modelo aretoan Bertsolari Gazteen XLIV. Lizardi Sariketako finala. Egoera bitxira egokitu, eta hainbat neurriri jarraiki abestu behar izan zuten bertsolariek. Ane Zuazubiskar arrasatearrak irabazi zuen txapela, eta haren atzetik sailkatu ziren Oihana Arana, Eneko Araiztegi, Xabat Illarregi, Aner Peritz eta Mikel Iturriotz.