Ertzaintzak 20-24 urteko bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean, bere autoan marihuana kopuru handia eramateagatik. 02:00ak aldera izan da gertakaria: patruila batek auto bat atzeman du argirik gabe Asti auzoan, eta identifikatzen saiatu direnean, honek azeleratu eta ihesari eman dio. Gertu zebilen beste patruila bat bidera atera da, auto susmagarria gelditu asmoz, eta honek talka eman dio. Jarraian, autok barruko bi gizonezkoak ibilgailutik atera dira eta ihes egiten saiatu dira, baina ertzainek berehala atxilotu dituzte.
Auto barruan poltsa beltz handi bat aurkitu dute agenteek, marihuanaz beteta. Era berean, ihesaldian desegiten saiatu diren motxila bat ere topatu dute sustantzia berarekin inguruan. Atxilotuak droga trafikoen eta agenteen aurkako atentatuen delituengatik akusatu dituzte.