Abuztu amaieran izandako bi kanporaketen ondoren, Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finalaren txanda izan zen atzo Zarautzen. Modelo aretoan egin zen finala, eta sei izan ziren garaipenaren bila atera ziren bertsolari gazteak.
Irabazlea Ane Zuazubiskar arrasatearra izan da. Bertsolari gazteak 264 puntu lortu zituen finalean. Bigarren Oihana Arana eskoriatzarra sailkatu zen, 260,5 punturekin; hirugarren Eneko Araiztegi segurarra, 253,5 punturekin; laugarren Xabat Illarregi leitzarra, 250,5 punturekin; Aner Peritz zarauztarra bosgarren, 242 punturekin; eta seigarren Mikel Iturriotz urretxuarra, 239 punturekin.
